Bukatuta
Zain entzutera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/zain-entzutera-joan-nahi-duzu/@@download/image/zain_azala_1368189888.jpg

Zain entzutera joan nahi duzu?

Zain entzutera joan nahi duzu?
Zain berriztarrek 'Egunsenti berri baten bila' diskoa kaleratu zuten martxoan, eta kanta berriak eskaintzeko asmoz, kontzertua eskainiko dute Durangoko Plateruenan ekainaren 1ean, larunbata. GAZTEZULOn bost sarrera bikoitz ditugu izena ematen duzuenon artean zozkatzeko. Beraz... hartu parte, gazte!


Laukote bizkaitarrak melodia goxoak eta erritmo bizkorrak uztartu ditu bigarren disko honetan, gitarrei inoiz baino pisu handiagoa emanez, eta egindako lana entzuleei ezagutarazterazi nahi diete orain. Horretarako, Durangoko Plateruenan geldialdia egingo dute ekaina hasieran, eta guk bertan izan zaitezen nahi dugu.

Lagun bat gonbidatu eta musikaz gozatzera joan nahi baduzu, bete beheko koadroa, eta zure datuak zozketa zakuan sartuko ditugu. Hortik aurrerakoa... zoriaren esku egongo da!