Bukatuta
Xaiko eta Kometa taldeen kontzertura joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/xaiko-eta-kometa-taldeen-kontzertura-joan-nahi-duzu/@@download/image/xaiko_1397039319.jpg

Xaiko eta Kometa taldeen kontzertura joan nahi duzu?

Bihar bertan, apirilak 10, Xaiko eta Kometa taldeek kontzertua eskainiko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan Araba Euskaraz 2014 jaialdiaren harira. GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu beheko koadroa betetzen duzuenen artean. Azkar ibili, egun bakarra duzue-eta parte hartzeko!


Triki-punk-ska doinuak eskaintzen dituen Aguraingo Xaiko taldea batetik, eta aurtengo Araba Euskarazen kanta egin duen Kometa hirukoa bestetik, ariko dira bihar, iluntzeko 21:00etatik aurrera, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Ekainaren 15ean Lapuebla de Labarcako ikastolaren alde egingo duten jaialdiaren harira antolatutako kontzertua izango da, eta irabaziak, noski, mugan, baina bizi,bizi dagoen ikastolari bideratuko dizkiote.

Zuk ere ongi pasa eta musikaz gozatu nahi baduzu, hartu parte gure zozketan. Ez denbora galdu, kontzertua bihar da-eta!