Bukatuta
'Wilt. Panpina puzgarriaren hilketa' antzezlana. Zoaz doan GAZTEZULOrekin! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/wilt-panpina-puzgarriaren-hilketa-antzezlana-zoaz-doan-gaztezulorekin/@@download/image/2012127992wilt.jpg

'Wilt. Panpina puzgarriaren hilketa' antzezlana. Zoaz doan GAZTEZULOrekin!

'Wilt. Panpina puzgarriaren hilketa' antzezlana. Zoaz doan GAZTEZULOrekin!
Gure otsaileko alean aurreratuko dizugu Wilten istorioa. Emaztea hiltzea eta beronen gorpua ezkutatzea helburu duen gizonaren tirabirak Donostiako Antzoki Zaharrera helduko dira ostiral honetan, otsailaren 3an, iluntzeko 20:00etan. Ongi pasa eta gustura barre egiteko, GAZTEZULOk lau sarrera bikoitz zozketatuko ditu irakurleen artean. Hartu parte, gazte!

Euskal aktore ezagunak eta istorio absurdua. Konbinaketa paregabea asteburua umorez hasteko. Ados antzerki taldearen eskurtik, euskarazko emanaldia izango da. Lagun bat eraman nahi baduzu, ez denborarik galdu! Hartu parte gure zozketan berehala, eta zorte on!!