Bukatuta
Urtz eta Kauta zuzenean entzun nahi dituzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/urtz-eta-kauta-zuzenean-entzun-nahi-dituzu/@@download/image/urtz_1385985650.jpg

Urtz eta Kauta zuzenean entzun nahi dituzu?

Urtz eta Kauta zuzenean entzun nahi dituzu?
Datorren larunbatean, azaroak 7, Urtz eta Kauta taldeek kontzertua eskainiko dute Durangoko Plateruenan, 23:00etan. Eguna azokan pasa ostean haien musikaz gozatu nahi baduzu, bete beheko koadroa zure datuekin, eta zorte on zozketan!


Hamar urteko geldialdiaren ostean, buelan dira Urtz taldekoak. Astiro lana aurkeztu zuten azaroan, eta zuzenekoen biran murgilduta daude orain. Kauta hirukoa ere errepidera itzuli da lau urteko atsedenaren ondotik, eta Baga-Bigaren eskutik Agerre lana kaleratu berri dute.

Biak ala biak entzuteko aukera eskainiko dizugu datorren larunbatean, Durangon, eta horregatik, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu izena ematen duzuenon artean. Azkar ibili, asteazkenean egingo baitugu zozketa!!