Bukatuta
Urtarrileko saria, Beñat Agirretxerentzat https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/urtarrileko-saria-benat-agirretxerentzat/@@download/image/lehiaketa_iraba_1391528001.jpg

Urtarrileko saria, Beñat Agirretxerentzat

Ibuprofeno du izena Ze Esatek! talde gipuzkoarraren disko berriak, noski baietz. Asko izan zarete erantzun zuzena bidali diguzuenak, baina Beñat Agirretxe 26 urteko azpeitiarrak eskuratu du bozgorailudun musika erreproduzitzailea. Zorionak, motel! Duela hiru bat urte egin zioten harpidetza gurasoek, eta musikari buruzko elkarrizketak nahiz disko kritikak irakurtzen ditu gusturen. Gozatu aparailutxoa!