Bukatuta
Udazken Fest Jaialdira joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/udazken-fest-jaialdira-joan-nahi-duzu/@@download/image/udazkenfest_1381141589.jpg

Udazken Fest Jaialdira joan nahi duzu?

53/600 Arabako elkartasun gaua egingo dute urriaren 31n, osteguna, Gasteizko Zurbanoko Kupulan. Gatillazo, S.A., Ze Esatek!, Tximeleta, Mandoilek eta Arramazka ariko dira arratsaldeko 18:30etik aurrera, eta sarrerak 15 euroren truke erosi daitezke.


Kartel indartsua osatu dute gainera antolatzaileek: Evaristo Páramosek gidatutako Gatillazo proiektua, aurkezpenik behar ez duten S.A. gasteiztarrak, Amurrioko Mandoilek taldea, 2009an Ze Esatek! izenarekin bildu zen gipuzkoar alproja koadrila, Arramazka boskotea eta Tximeleta erromeria taldea igoko dira taula gainera. GAZTEZULOn hiru sarrera bikoitz ditugu irakurleen artean zozkatzeko! Aukera hau galdu nahi ez baduzu, ibili bizkor eta eman izena! Zorte on!