Bukatuta
Udaberri Fest-era joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/udaberri-festera-joan-nahi-duzu/@@download/image/2012312963UDABERRIFEST_kartela.jpg

Udaberri Fest-era joan nahi duzu?

Udaberriarekin batera iritsiko da aurtengoan ere Udaberri Fest Zarautzera. Martxoaren 31an, larunbata, arratsaldeko 17:00etan hasita, jock jaialdi bikaina izango da Munoa plazan. Bizardunak, Gatibu, Txarrena, Bongo Botrako, Vendetta, Eskandalue Elektrotxaranga, Tiktara, eta Egurra eta Kitto taldeak igoko dira taula gainera. Bertan izan nahi duzu? Eman izena gure zozketan!

Euskal rock talde ezagunek eta Bongo Botrako kataluniarrek jarriko diote doinua martxoko azken asteburuari. Lagunen bat gonbidatu eta asteburu bikaina pasa nahi baduzu, oso erraz duzu: hartu parte GAZTEZULOren zozketan, bost sarrera bikoitz baititugu zuentzako. Zorte pixka batekin, han izango zara. Hartu parte, gazte!