Bukatuta
Tolosan, Zeinu Hizkuntzan Egindako Zinema Jaialdian 'The Tribe' ikusteko sarrerak ditugu!

Seigarren urtez, zeinu hizkuntzan eginiko zinema jaialdia ospatuko da Tolosan, Gainditzen elkarteak (Tolosa eta Goeirriko Gorren Elkarteak) antolatuta. Jaialdiaren aurrekari bezala, The Tribe' filma eman dute Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Guk, urriaren 23an, 20:00etan, Tolosan egingo den saiorako bost sarrera bikoitz ditugu zuen artean banatzeko.