Bukatuta
Tolosako finalaurrekora joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/tolosako-finalaurrekora-joan-nahi-duzu/@@download/image/bertsolari_txap_1382430736.jpg

Tolosako finalaurrekora joan nahi duzu?

Tolosako finalaurrekora joan nahi duzu?
Irailean abiatu zen eta abenduaren 15ean BECen amaituko da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013. Azken honetan izango diren bertsolariek, baina, beren plaza irabazi beharko dute, eta azaroaren 10ean, igandea, Tolosan bigarren finalaurrekoa jokatuko dute. GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz dauzkagu izena ematen duzuenon artean zozkatzeko. Animatu!


Unai Iturriaga eta Igor Elortza dira oraingoz Tolosako bigarren finalaurrekoan ziur ariko diren bi bertsolariak; gainerakoak datozen asteetan jakingo ditugu, kanporaketak jokatu ahala. Azaroaren 10eko saio hori Tolosako Usabal kiroldegian egingo dute, eta 17:30etik aurrera beren onena eman beharko dute, BECeko finalerako sailkatu asmoz.

Zuk ere bertan izan nahi baduzu, badakizu: bete beheko koadroa, eta zorte on!