Bukatuta
'Terapiak' antzezlana ikustera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/terapiak-antzezlana-ikustera-joan-nahi-duzu/@@download/image/terapiak_1377602710.jpg

'Terapiak' antzezlana ikustera joan nahi duzu?

'Terapiak' antzezlana ikustera joan nahi duzu?
Vaiven eta La Pabana konpainien eskutik, 'Terapiak' antzezlana aurkeztuko dute irailaren 12tik 15era Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etan. GAZTEZULOn estreinaldirako 10 sarrera bikoitz dauzkagu, izena ematen duzuenon artean zozkatzeko. Animatu!


Oreka emozionala lortzeko bidean daude Christopher Durangen obra honetako protagonistak; sexu-identitatea, alter ego afektiboa... argitu nahian, terapeutengana joko dute, baina hobekuntza nabari beharrean, eromenean murgildu eta zalantzak areagotzea besterik ez dute lortuko. Lanaren ukitu komikoak muturreko egoeretara eramango ditu Mikel Losada, Dorleta Urretabizkaia, Kepa Errasti, Ana Pimenta, Ane Gabarain, Mikel Laskurain eta Asier Oruesagasti aktoreak.

'Terapiak' antzezlana Donostiara helduko da irailaren 12an, osteguna, iluntzeko 20:00etan, eta estreinaldira joan nahi baduzu, beheko koadroa bete besterik ez duzu. Zorte pixka batekin, bertan izango zara!