Bukatuta
Tableta grafikoa, Olatz Larrinagarentzat

Fermin Muguruzaren Zuloak, Patxo Telleria eta Aitor Mazoren Bypass, Miguel Angel Jimenezen Chaika
Hainbat dira aurtengo Donostiako Zinemaldian proiektatuko dituzten euskal filmak, eta zuek ere izenburu ugari aipatu dizkiguzue gure galderari erantzunez. Guztien artean, Olatz Larrinagaren izena atera da zakutik, eta Algortara bidali diogu Bamboo Pen tableta grafikoa. Durangoko Azokan egin zuen harpidetza iaz 22 urteko gazteak, eta geroztik GAZTEZULO etxean jasotzen duenez, elkarrizketa luzeak gustura eta patxadaz irakur ditzake. Zorionak, Olatz!