Bukatuta
St. Vincent eta Mursego ikustera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/st-vincent-eta-mursego-ikustera-joan-nahi-duzu/@@download/image/20126138441st.vincent.jpg

St. Vincent eta Mursego ikustera joan nahi duzu?

St. Vincent eta Mursego ikustera joan nahi duzu?
Ekainaren 21ean, osteguna, St. Vincent indie estiloko musikari amerikarra eta Mursego biolontxelo jole euskalduna bilduko dira Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. GAZTEZULOk hiru sarrera bikoitz ditu izena ematen duzuenon artean zozkatzeko. Azkar ibili!

St. Vincent izenaren atzean, Annie Clark gitarra jotzaile, baxu jotzaile, teklatu jotzaile eta konposatzailearen ahotsa dago. Azken aldian ezagutzera eman den talentu handieneko artista amerikarra bere taldekideekin hurbilduko da Donostiara, Strange Mercy (2011) beren lan berrieneko kantak aurkeztera.
Haien aurretik, Mursego edo Maite Arroitajauregi biolontxelo jotzailearen musikaz gozatu ahal izango dute entzuleek. Urte hasieran harekin izan ginen, eta bere musikaren nondik norakoak kontatu zizkigun. Hemen irakur dezakezu elkarrizketa osoa.