Bukatuta
Siroka taldearen 'Buruz behera' diskoa eskuratu nahi?
Parte hartu lehiaketan!

Bosgarren diskoa aurkeztu du Siroka taldeak, "Buruz behera". Muxikon estudioetan grabatutako 6 kantu osatzen dute diskoa eta taldearen diskorik landuena da, kide berriak, estilo berriak eta batez ere 9 urteek emandako ezinbesteko bizipenak.
Siroka musika taldea 2009ko udan sortu zen. Ezagunak ziren lagun batzuk abesti bi sortzeko intentzioarekin batu ziren eta egindakoak sortarazitako haize boladek Siroka musika taldearen jaiotza ekarri zuen. Aurkezpen moduan “Haize berriak” diskoa kaleratzen dute urte horretan.