Bukatuta
Silicies Grizzlies taldearen diskoa eskuratu nahi? Parte hartu lehiaketan eta etxeratu donostiarren estreinako lana! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/silicies-grizzlies-taldearen-diskoa-eskuratu-nahi/@@download/image/a0288889144_10.jpg

Silicies Grizzlies taldearen diskoa eskuratu nahi?

Parte hartu lehiaketan eta etxeratu donostiarren estreinako lana!
Silicies Grizzlies taldearen diskoa eskuratu nahi?

Silicies Grizzlies taldeak izen bereko lehendabiziko lana kaleratuko du abendu hasieran. Sei kantuko lana Beñat Antxustegi musikari eta teknikariarekin grabatu dute. Azala, berriz, Leire Muñoz Castellok egin du.

Silicies Grizzlies Donostia, Zumaia eta Gernikako bost gaztek osaturiko musika taldea da: Ibai Azurmendi (baxua), Mikel Estomba (saxoa eta ahotsa), Jon Gartzia (gitarra), Luken Prinse (gitarra eta ahotsa) eta Andoni Sierra (bateria). Unibertsitateko garaian kafe-makinako momentutan elkar ezagutu, eta instrumentuekin entseatzen hasteko erabakiak taldearen sorrera ekarri zuen. Rocka eta funkaren artean mugitzen da gehienbat taldearen estiloa, baina metal, stoner, psychedelic eta punk doinuak ere entzun daitezke abestietan zehar.

Nahaste guzti honekin, eta letra etzungarri eta absurdoekin batera, kontrastea duen giro dibertigarri, ilun eta aztoratua sortzen du boskoteak.

GAZTEZULOn diskoa eskuratzeko aukera duzu; zeren zain zaude? Azkar ibili eta parte hartu zozketan!

Entzun Orein kantuaren bideoklipa aurrerapen gisa: