Bukatuta
Sex Museum, Huge Magnet eta The Inductions taldeak ikusi nahi dituzu? [Men Of Rock 5. urteurrena] https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/sex-museum-huge-magnet-eta-the-inductions-taldeak-ikusi-nahi-dituzu-men-of-rock-5-urteurrena/@@download/image/sex_museum_1401171170.jpg

Sex Museum, Huge Magnet eta The Inductions taldeak ikusi nahi dituzu? [Men Of Rock 5. urteurrena]

Asteburu honetan, maiatzaren 29tik 31ra, Men of Rock Musika Elkarteak 5. urteurrena ospatuko du Donostian, hiru egunez luzatuko den egitarau interesgarriarekin. GAZTEZULOn, egun bakoitzeko sarrera bikoitz bana dugu irakurleen artean zozkatzeko. Zorte on!


Ostegunean, maiatzak 29, Donostiako Le Bukowski aretoan prestatu dute hitzordua. Labretta Suede & The Motel 6 esatubatuarrak eta Oskar Benas irundarra ariko dira arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Ostiralean DOKA Kafe Antzokian Yani Como, Correos eta La Fábrica de Colores DJa nagusituko dira eta larunbatean, azkenik, egitarau bereziarekin itxiko dute hiru egunetako egitaraua: Sex Museum, Huge Magnet eta The Inductions.

Sarrerak salgai daude dagoeneko baina adi, GAZTEZULOn egun hitzordu bakoitzeko sarrera bikoitz bana zozkatuko dugu. Larunbateko kontzertuak galdu nahi ez badituzu ibili bizkor eta eman izena beheko koadroan!