Bukatuta
Seiurte taldea zuzenean ikusi nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/seiurte-taldea-zuzenean-ikusi-nahi-duzu/@@download/image/2013188375seiurte.jpg

Seiurte taldea zuzenean ikusi nahi duzu?

Seiurte talde durangarrak seigarren lana kaleratu berri du, 'Atlantida', eta berau aurkezteko kontzertua eskainiko dute hilaren 18an, ostirala, Durangoko Plateruenan. GAZTEZULOn bost sarrera bikoitz ditugu izena ematen duzuenon artean zozkatzeko. Zorte on!

22:00etatik aurrera, rock doinuez beteko da Durangoko Plateruena. 1997az geroztik jo eta su diharduen taldeak Atlantida lan berriko kantak eskainiko ditu taldearen beraren sorterrian. Huts egin ezinezko zita honetara lagun, senide, bikote, ezagun edo beste norbaitekin joan nahi baduzu, hartu parte gure zozketan, gazte.