Bukatuta
‘Seask@ntuz’ ikuskizunera joan nahi duzu?

Datorren azaroaren 21ean Seaskaren aldeko 'Seask@ntuz' ikuskizuna egingo dute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 20:00etan. GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu irakurleen artean.
Larunbateko hitzorduan Erramun Martikorena, Aire ahizpak, Bidaia taldeko Mixel Ducau eta Caroline Philips, Kattalin Indarburu, H Eden eta Jean Bordaxar bezalako musikari eta dantzariak igoko dira Victoria Eugeniako oholtzara Seaskaren alde, besteen artean.
Aukera hau galdu nahi ez baduzu, ibili bizkor eta eman izena!