Bukatuta
Scullcandy aurikularrak, Arrasatera https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/scullcandy-aurikularrak-arrasatera/@@download/image/20125319131Irabazlea_Maite_Agiriano.jpg

Scullcandy aurikularrak, Arrasatera

Maiatzeko zenbakian ez genizuen horren erraz jarri, eta batek baino gehiagok esan digu Mikel Larretxe dela Mutürbeltzeko konposatzaile nagusia; erantzun zuzena, ordea, Iñigo Agirrezabaldegi da. Asmatu duzuenon artean Maite Agirianoren izena irten da zakutik. Zorionak neska! Hogeita bi urteko arrasatearrak Psikologia ikasten du Donostian, eta fakultatean bertan ezagutu zuen GAZTEZULO. Mota guztietako pertsonen nondik norakoak gustura irakurtzen zituela ikusita, harpidetza egitea erabaki zuen, eta orain etxean jasotzen du hilero aldizkaria, elkarrizketa luzeak patxadaz irakurri ahal izateko. Kaskoak buruan, primeran ibiliko zara Maite! Bejondeizula!