Bukatuta
'Salto' antzezlana ikustera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/salto-antzezlana-ikustera-joan-nahi-duzu/@@download/image/salto_1412159356.jpg

'Salto' antzezlana ikustera joan nahi duzu?

'Salto' antzezlana ikustera joan nahi duzu?
Urriaren 25ean Donostiako Imanol Larzabalen egingo dute, Metrokoadrokak eta J.B. Pedradasek ‘Salto’ antzezlana. GAZTEZULOn, Donostia Kulturaren bitartez, hiru sarrera bikoitz ditugu irakurleen artean zozkatzeko. Animatu eta parte hartu!


Pertsonaia bat gela itxi baten barruan sei maniki-bururekin hizketan dago, obsesio bakarrarekin: "Salto egiteak ezberdintzen nau hildakoetatik". Pertsonaiarekin batera aktorea ikusiko dugu tarteka, pertsonaiatik sartu-atera ibiltzen dena, publikoa zuzenean itauntzen duena. Umore absurdoa, kode eszenikoen arteko jolasa, hunkigarritasun arraroa. Publikoari bere salto propioa topatzeko gonbitea da, findean, Salto antzezlana.

Aukera hau galdu nahi ez baduzu ibili bizkor eta eman izena beheko koadroan, zure izena zozketa zakuan sartzeko. Zorte on!