Bukatuta
Reincidentes taldearen kontzertura joan nahi duzu Gasteizen? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/reincidentes-taldearen-kontzertura-joan-nahi-duzu-gasteizen/@@download/image/reincidentes_1394443086.jpg

Reincidentes taldearen kontzertura joan nahi duzu Gasteizen?

Martxoaren 29an Reincidentes taldeak kontzertua eskainiko du Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, eta GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz dauzkagu izena ematen duzuenen artean zozkatzeko.


27. urteurrena ospatzen du Reincidentes taldeak aurten eta eszenatokietan ospatuko du. Andaluziako taldeak 'Aniversario' diskoa aurkeztuko du, ibilbideko hamazazpigarrena baina noski, bertaratzen den guztiak taldearen ibilbide luzeko kanta ezagunekin ere gozatu ahal izango du Gasteizko kontzertuan. Bilbotarra bazara, adi ibili martxoaren 27an Kafe Antzokian ere ariko baita Andaluziako taldea. Kontzertu horretarako ere bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Eman izena hemen!

Sarrerak salgai daude dagoeneko baina guk bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Aukera hau galdu nahi ez baduzu ibili bizkor eta eman izena. Zorte on!