Bukatuta
'Publikoari gorroto' antzezlana ikusi nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/publikoari-gorroto-antzezlana-ikusi-nahi-duzu/@@download/image/201211148004publikoari_gorroto_1.jpg

'Publikoari gorroto' antzezlana ikusi nahi duzu?

'Publikoari gorroto' antzezlana ikusi nahi duzu?
"Aktore bat, bi ikusle eta agertoki bakarra. Besterik ez du behar antzerkiak: hortik hasten den jokoan dena da posible". Oinarrizkoa dirudi, sinplea, minimalista; baina Ander Lipusek sortu berri duen Huts Teatroak prestatutako lanak oso gutxi du soiltasunetik. 'Publikoari gorroto' antzezlana Donostian aurkeztuko dute larunbatean, eta GAZTEZULOn hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Bertan izan nahi baduzu, bizkor ibili gazte!

Teatroari buruzko hausnarketa jostaria egingo dute Miren Tirapuk, Ander Lipusek eta Iñaki Ziarrustak, teatroan dena baita posible. Publikoari keinuak eginez, umorez, pixkanaka, arimaren barrunbe ilunenak azaleratuko dituzte, krudelkeria, bortxa, botere-harremanak… ikusleen begien aurrera eramanez.
Larunbat honetan, azaroak 17, Donostiako Gasteszenan bi emanaldi eskainiko dituzte. Lagun batekin joan nahi baduzu, badakizu: bete alboko koadroa, eta zorte on!