Bukatuta
Produktu erotikoz beteriko saskia, Lierni Esnaolarentzat https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/produktu-erotikoz-beteriko-saskia-lierni-esnaolarentzat/@@download/image/2010914663LIERNI_ESNAOLA.jpg

Produktu erotikoz beteriko saskia, Lierni Esnaolarentzat

Produktu erotikoz beteriko saskia, Lierni Esnaolarentzat


2010eko uda bereziki atsegina eta gozagarria izan da Lierni Esnaola donostiarrarentzat, ziur. Udaberrian formula erotikoak partekatzearen proposamena egin genizuen eta, trukean, saski erotiko baten zozketan parte hartzeko aukera eskaini genizuen. Liernik berea bidali zigun, eta zorte ona eduki du: otarrea etxean du! Bitxigorria boutique erotikoak, besteak beste, Feel bibragailu bat, txinatar bolak, masajeak emateko nahiz genitalen irristakortasuna areagotzeko balio duen lubrifikatzaile bat, lumazko boa sentsual bat, atmosfera intimoa sortzeko 4 kandela, titiburuetan ipintzeko apaingarri distiratsuak, zetazko arrosa petaloak, kondoiak eta hauek gordetzeko zorro bat oparitu dizkio. Zurea bai aginaldoa, Lierni! Zorionak eta, ez galdu denbora!