Bukatuta
Otsaileko oparia Ane Arbillagarentzat https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/otsaileko-oparia-ane-arbillagarentzat/@@download/image/2010352617ane_arbillaga.jpg

Otsaileko oparia Ane Arbillagarentzat

Otsaileko oparia Ane Arbillagarentzat
Elegante ageri da Bartzelonako gure fisioterapeuta! Inauteritako makina bat argazki jaso dugu, zein baino zein txoroagoa, originalagoa. Fumantxuren koadrila, Txikiteo Elegantea... Zuena bai sormena… mandatariek laurdena balute ere hobe legoke mundua! Baina, beti bezala, oraingoan ere guztietan bakarra zoriz aukeratu eta saritu dugu. Pasai Donibaneko Ane Arbillagak Bartzelona aldera eraman du Nike markako kirol jertsea; retro samarra, azken modakoa. Hantxe bizi da fisioterapia ikasketak hasi zituenetik, eta lanean dabil orain. Hala ere, GAZTEZULO irakurtzen du hilero eta inauteri garaian ez du hutsik egiten bere koadrilarekin. Zorionak jamaikarrari!