Bukatuta
Ordenagailurako kamera, Txema Ormazabalentzat

Gaztetasunak ez du adinik, eta hemen dugu horren frogarik argiena! Gure aspaldiko irakurlea den Txema Ormazabalek zuzen erantzun zion apirileko galderari: Mikel Balerdik odolez busti zituen lehen lerroko ikusleen aurpegiak muskulu bikietatik zintzilikatu zenean. Parte hartu duzuenen artean donostiarraren izena atera da zakutik, eta ordenagailurako HD-3000 kamera jasotzera GAZTEZULOren bulegora hurbildu da. Aldizkaria gustura irakurtzen duela aitortu digu, eta bereziki 'Iruditan' atala atsegin duela. Etxean, dena den, seme-alabek ere pozik jasotzen dute aldizkaria; horregatik, ziur gaude kamera ere denok erabiliko duzuela. Ateraiozue probetxua!