Bukatuta
'Oilo Hilak' antzezlana ikustera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/oilo-hilak-antzezlana-ikustera-joan-nahi-duzu/@@download/image/20123196337oilo_hilak.jpg

'Oilo Hilak' antzezlana ikustera joan nahi duzu?

Kukubiltxo taldearen proposamen berria da. Eduardo Galeanoren 'El imperio del consumo' artikuluan oinarrituta, ahotsik gabeko pertsonaia maskaradunen antzezlana prestatu dute. Ostiral honetan —martxoak 23—, Mungiako Olalde aretoan aurkeztuko dute 20:00etan. Lagun bat gonbidatu eta antzezlana zuzenean ikustera joan nahi duzula? Eman izena!

Familie Flöz antzerki konpainia alemaneko Thomas Rascher-en eta Nicol Wolf-en laguntza izan du oraingoan Kukubiltxok. Obraren oinarrian krisia dago, eta hiru protagonistek kontsumoaren munduan bizi dituzten gora-beherek gidatuko dute istorioa. GAZTEZULOk bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu zuk nahi duzunarekin joan, eta asteburua primeran has dezazun. Bete alboko koadroa; gure zozketa zakuan sartuko zaitugu. Zorte on!