Bukatuta
Nork nahi du 8 Gb-eko iPod nano hau?

Aurreratzen dizuegu urtea opari potoloz betea datorrela. 2011 hau 8 GBeko iPod nano bat zozkatuz hasiko dugu, zer iruditzen? Zuretzat nahi baduzu, arakatu GAZTEZULO paperean edo webegunean eta esaiguzu: zer egin zuen 'Baginaren bakarrizketak' antzerki obraren egileak lana behar bezala prestatzeko? Bidali e-mail bat gaztezulo@gaztezulo.com helbidera erantzunarekin eta zure datuekin batera; zozketan parte hartuko duzu!