Bukatuta
Netbooka, Trebiñura https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/netbooka-trebinura/@@download/image/2011144845Aitziber_Ibarretxe.jpg

Netbooka, Trebiñura

Netbooka, Trebiñura
Hau izen-abizen mordoa pilatu zaiguna hilabete honetan zozketa zakuan! Lehiaketan parte hartu duzuenak batetik, eta abenduan zehar harpidetza egin duzuenak bestetik. Baina, guztien artean, Araiko herriko Aitziber Ibarretxeren izena atera da. 29 urteko trebiñuarra aspaldi-aspaldiko irakurlea dugu, AEKn eta kioskoetan eskuratzen omen zuen hilero gure aldizkaria, baina aurten Durangora eramandako dirutxoa GAZTEZULOn inbertitzea erabaki eta harpidedun egin zaigu! Hemendik aurrera, erosoago ibiliko da, hilero-hilero etxean bertan jasoko baitu aldizkaria beste inon erosteko beharrik gabe. Zorionak, Aitziber!