Bukatuta
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalera, GAZTEZULOren eskutik https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/nafarroako-bertsolari-txapelketaren-finalera-gaztezuloren-eskutik/@@download/image/2011445933Finalistak_nafarroa.jpg

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalera, GAZTEZULOren eskutik

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalera, GAZTEZULOren eskutik
Nafarroako bertsolari onenek indarrak neurtuko dituzte larunbatean Iruñeako final handian. Bertso jaiaren lekuko izan nahi baduzu, parte hartu gure zozketan: sarrera bikoitza dugu oparitzeko! 

Apirilaren 9an –larunbata– jantziko du txapela Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazle berriak. Iruñeko Labrit pilotalekuan izanen da finala, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Jon Barberenak, Estitxu Arozenak, Julio Sotok, Xabier Silveirak, Julen Zelaietak, Eneko Lazkozek, Oskar Estangak eta Xabier Terrerosek beren onena emanen dute garaipenaren bila.
Zortzikoaren bertsoekin gozatua hartu nahi baduzu, jakin GAZTEZULOn badugula sarrera bikoitz bat gure irakurleen artean banatzeko. Interesatua bazaude, bidali mezu bat gaztezulo@gaztezulo.com helbidera bertan zure izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbaki bat zehaztuta. Bizkor!