Bukatuta
Musikazuzenean Jaialdi Akustikora joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/musikazuzenean-jaialdi-akustikora-joan-nahi-duzu/@@download/image/20125153136musikazuzenean_akustiko.jpg

Musikazuzenean Jaialdi Akustikora joan nahi duzu?

Musikazuzenean egitasmoa sustatzeko helburuarekin antolatu dute Andoaingo Basetero Kulturgunean Musikazuzenan Jaialdi Akustikoa. Pasa den urtean Mobydick, Petti, Anari, Mursego eta Joseba Irazoki nagusitu ziren besteen artean, eta aurten berriz hitzordu berezia antolatu dute. Euskal Herriko musika eszenan taldeen laguntzarekin aritutako musikariak bakarlari gisa arituko dira maiatzak 27an.


GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu, Musikazuzenean egitasmoak, Euskal Herriko musika taldeetan sarri ikusi ditugun aurpegiak bakarlari gisa ikusteko antolatu duen Jaialdi Akustikora bertaratzeko.
Koldo Soret (Surfin Kaos), Zaloa Urain (Kokein), Xabi Solano (Esne Beltza), La Jodedera, Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Okene Abrego eta Mariano Hurtado (Bap!), Joseba Baleztena (Sexty Sexers/Sumisión City Blues), Ain_1, Igor Arzuaga eta Luis VII (Mara Mara), Imanol Ubeda (Bide Ertzean), Gaizka Insuntza (Audience) eta Toño Muro zuzenean ikusi nahi badituzu, animatu eta  parte hartu!
Info guztia ikusgai da agendan.