Bukatuta
Mursego zuzenean entzun nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/mursego-zuzenean-entzun-nahi-duzu/@@download/image/mursego_1389254194.jpg

Mursego zuzenean entzun nahi duzu?

Mursego zuzenean entzun nahi duzu?
Urtarrilaren 17an, ostirala, Mursegok kontzertua eskainiko du Donostiako Lugaritz Kultur Etxean, 21:00etan, eta GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz dauzkagu izena ematen duzuenen artean zozkatzeko. Animatu!


Hiru disko berria iragan udaberrian grabatu eta azaroan kaleratu zuen Maite Arroitajauregi musikariak. Xilofonoa, biolontxeloa, panderoa, txaloak, organo txikia eta beste hainbat instrumentu nahiz ahotsa erabiliz osatutako hamaika kanta barneratzen ditu lanak.

Eta hain zuzen, abesti horiek entzunaraziko ditu datorren ostiralean, urtarrilak 17, Donostian eskainiko duen kontzertuan. Donostia Kulturaren eskutik, beheko koadroa betetzen duzuenen artean bi sarrera banatuko ditugu. Ez aukera galdu!