Bukatuta
MP4a eta kaskoak, Amaia Isastirentzat

Aizue, oso fin ibili zarete hilabete honetan! Guzti-guztiek zuzen erantzun diozue urriko galderari: Ikasle Abertzaleak antolakundeak 25 urte bete ditu aurten. Zozketa egin dugu, eta Amaia Isasti zarauztarrari egokitu zaio oparia. Orain bi urte egin zuen harpidetza, dentistaren itxarongelan GAZTEZULO presaka irakurtzeaz nazkatu zenean. Bejondeizula! Etxera bidali dizkiogu MP4a eta kaskoak, eta ziur gara osasunez urratuko dituela.