Bukatuta
MP4 irakurgailua Antton Fernandez Lasarentzat https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/mp4-irakurgailua-antton-fernandez-lasarentzat/@@download/image/antton.jpg

MP4 irakurgailua Antton Fernandez Lasarentzat

Bai, lagunak. Garazi Hach Embarek da hizkuntza eskola batean lan egiten duena. Erantzuna ez zen zaila, ezta? eta  Zumarragako Antton Fernandez Lasa  izan da sariduna. Ondorioz, berak jaso du agindutako MP4 irakurgailu ederra.



Gustura gaude jende askok hartu duelako parte. Imajinatu ere egingo ez genituzkeen txokoetatik ere jaso ditugu erantzunak. Pentsa, parte hartzaileen artean bada irlandarrik ere! Baina irabazle bakarra behar, eta Zumarraga aldera joan zaigu saria. Argazkiko mutil jatorra duzue Antton, gogotsu jostailu berriarekin footing egitera joateko.