Bukatuta
Mikrofonodun kaskoak, Irantzu Casanellasentzat

25 kidek osatzen dute uneotan Donostiako Kontxak izotz gaineko hockey taldea. Horixe azaroko lehiaketaren erantzuna, eta Irantzu Casanellas bergararrak eskuratu ditu mikrofonodun kasko dotoreak.
GAZTEZULOren harpidetza Itziar ahizpak egin zuen orain bost bat urte, baina Irantzuk ere eskertzen du aldizkaria etxean jasotzea, ‘Zur eta Lur’, ‘Datu Dantza’ nahiz ‘Mundua’ ataletako albiste laburren berri izateko bereziki, aldizkari osoa irakurtzen ahalegintzen bada ere. Badirudi etekin handia ateratzen diotela casanellastarrek aldizkariari! Ea kaskoekin ere halaxe egiten duten!