Bukatuta
Mikel Markez zuzenean entzun nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/mikel-markez-zuzenean-entzun-nahi-duzu/@@download/image/mikel_markez_1384938337.jpg

Mikel Markez zuzenean entzun nahi duzu?

Errenteriarra 'Indar bat dabil hor' lan berria aukezteko emanaldia eskainiko du abenduaren lehen egunean, igandea, Donostiako Antzoki Zaharrean 19:00etatik 00:00etara bitarte. Bertan izan nahi baduzu, bete beheko koadroa eta bi sarrera bikoitzetako bat eraman ahal izango duzu. Zorte on!


"Soiltasunaren indarra talentuarekin nahasten denean, halako kanta miresgarri bezain joriak sortu ohi dira, Mikel Markez kantariaren lan berriak erakusten duen bezala. Beti mezu lagungarri eta iraunkorrei eusten, giza baloreak aldarrikatzen ditu Mikel Markez-ek (...), kantu zuzenen bidez, gizakiaren tristurak ezabatuko dituzten une gogoangarriak eskainiz".

Hitz horiekin aurkeztu du musikariak bere azken lana bere web orrialdean, eta kanta horiekin, hain zuzen, helduko da Donostiara ere. Ez aukera galdu!