Bukatuta
McOnak taldearen 'Gure naufragioak' diskoa eskuratu! Parte hartu lehiaketan eta zurea izan daiteke! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/mconak-taldearen-gure-naufragioak-diskoa-eskuratu/@@download/image/a1047151420_10.jpg

McOnak taldearen 'Gure naufragioak' diskoa eskuratu!

Parte hartu lehiaketan eta zurea izan daiteke!
McOnak taldearen 'Gure naufragioak' diskoa eskuratu!

Urte bete baino gehiagoko geldialdiaren ostean, martxan da berriz McOnak taldea. Isilik egon diren denboran taldean aldaketa ugari izan dituzte. Taldekide batzuei agur esan diete eta musikari berriak igo dira itsasontzira. Hala nola, Anderrek (bateria) eta Rubenek (trikia, akordeoia) arrazoi desberdinak eta proiektu berriak direla medio, beste norabide bat hartu dute. Irati (biolina), Beñat (trikia, akordeoia) eta Martzel (bateria) aldiz, taldera batu dira soinu berriak, gogo biziak eta haize berriak ekarriz.

Aldaketa guzti hauek egin dituzten bitartean, Gure naufragioak azken lana osatzen duten 10 kantu berriak sortzeko parada ere izan dute. 2018ko abuztuan Usurbileko Haritz Harreguy Studio estudioan Victor Sanchez-en laguntzarekin abesti berriak grabatu ondoren, hemen duzue beren diskoa eskuragarri! Besteak beste, abesti berri hauek Hatortxu Rockeko oholtzara ekarriko dituzte.

Parte hartu eta eskuratu diskoa!