Bukatuta
Maider Zabalegi BilboRocken ikusi nahi? Parte hartu zozketan! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/maider-zabalegi-bilborocken-ikusi-nahi/@@download/image/20170331094836_maider-zabalegi-kepa-gonz_foto610x342.jpg

Maider Zabalegi BilboRocken ikusi nahi?

Parte hartu zozketan!
Maider Zabalegi BilboRocken ikusi nahi?

Apirilaren 12an Maider Zabalegik BilboRock aretoan joko du 20:00etan, eta GAZTEZULOn BI SARRERA BIKOITZ zozkatuko ditugu, musikaria zuzenean ikusteko aukera eskainiz.

Musikaren munduari betidanik estuki lotuta egon da Maider Zabalegi, eta orain bere bakarkako estreinako lana aurkezten dabil: Zuei. Alaitz Telletxearekin batera izandako bidaia arrakastatsua duela 20 bat urte atzean utzirik, bakarrik baina ongi lagunduta ekiten dio berriro diskogintzari eta zuzeneko agerpenari, balio handiak dituen disko honekin. Ilusio eta ametsen itsasoan nabigatzen duten hamar kantu gozo eta koloretsu aurkezten ditu Oiartzungo konposatzaile-kantariak, sentimendu garbien isla eta pizgarri, era berean.

  • NON: Bilborock aretoan.
  • NOIZ: Apirilak 12, ostirala, 20:00etan.