Bukatuta
'Madifathinka' emanaldiaz gozatu nahi? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/madifathinka-emanaldiaz-gozatu-nahi/@@download/image/madifathinka_1393919789.jpg

'Madifathinka' emanaldiaz gozatu nahi?

'Madifathinka' emanaldiaz gozatu nahi?
dFeria jaialdiaren baitan, 'Madifathinka (Ekaitz magikoa)' dantza ikuskizuna aurkeztuko du Ertza konpainiak martxoaren 10ean, astelehena, arratsaldeko 17:00etan Gasteszenan. Bertan izan nahi baduzu, hartu parte gure zozketan!


Hizkuntza ezberdinetan aritzen diren bost gaztek topo egiten dute, eta aurrera jarraitu ahal izateko, indarrak batu eta beren arteko komunikazioa landu beharko dute, beti ere, mugimenduen artea den dantza instrumentu gisa erabiliz.

Ertza konpainiak prestatutako Madifathinka ikuskizuna datorren astelehenean aurkeztuko dute egiako Gasteszena aretoan, eta GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz dauzkagu izena ematen duzuenen artean zozkatzeko. Zeren zain zaudete?