Bukatuta
'Lingua Nabajorum' antzezlana ikustera joan nahi duzu?

Patxo Telleriak idatzi eta Jokin Oregik zuzendutako obra duzue 'Lingua Nabajorum', euskararen historia txoroa taularatzen duena. Abuztuaren 11n Victoria Eugeniako Club Aretora helduko da produkzioa, eta GAZTEZULOn egun horretako emanaldirako bost sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Bertan izan nahi baduzu, bete beheko koadroa!
Obraren aipamaren arabera, ironiaz betetako elkarrizketa bizkor eta burugabea da honakoa. Lanaren idazlea eta zuzendaria bera dira kontakizuneko protagonistak, baina obran zehar pertsonaia ezberdinez karakterizatuko dira. Euskal Herriko lurretan historikoki jazotako gertaerek gure hizkuntzarengan izan duten eragina agerian uzteko asmoz, amanaldi zoro eta barregarria aurkeztuko dute Donostian abuztuaren 11tik 18ra.
GAZTEZULOn lehen emanaldirako, iganderako, bost sarrera bikoitz ditugu, eta izena ematen duzuenon artean zozkatuko ditugu, lagun bat besotik hartu eta elkarrekin joan zaitezten. Gaueko 23:30ean izango da, Aste Nagusiko gau bat hasteko modu ezin hobea!