Bukatuta
'Lingua Nabajorum' antzezlana ikustera joan nahi duzu?

Euskararen historiari buruzko antzezlan dibertigarria eskainiko du datorren ekainaren 13an Tartean Teatroak. Emanaldia Bilboko Kafe Antzokian izango da, eta GAZTEZULOn sarrera bikoitz bat dugu joan nahi duzuenon artean zozkatzeko.
Mikel Martinez eta Patxo Telleria euskal aktoreek kimika berezia dute taula gainean: Larru Haizetara eta Euskarazetamol antzezlan arrakastatsuak beren lanik esanguratsuenetako bi dira. Oraingoan euskaldunon gatazka etengabeen eta horrek euskaren bilakaeran duen eraginaren inguruko antzezlana prestatu dute, barrez lehertzeko modukoa.
Aurkezpena ekainaren 13an, iluntzeko 20:00etan izango da Bilboko Kafe Antzokian. Sarrera doan lortu nahi baduzu, bete alboko koadroa eta hartu parte gure zozketan. Lagun batekin joateko aukera izango duzu!