Bukatuta
'Librea ninçana' ikuskizunaz gozatu nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/librea-ninana-ikuskizunaz-gozatu-nahi-duzu/@@download/image/201210155220librea_nincana_2.jpg

'Librea ninçana' ikuskizunaz gozatu nahi duzu?

'Librea ninçana' ikuskizunaz gozatu nahi duzu?
Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen eskutik, 'Librea Ninçana' ikuskizuna aurkezutko dute datorren igandean, urriak 21, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, iluntzeko 20:00etatik aurrera. GAZTEZULOn hiru sarrera bikoitz ditugu izena ematen duzuenon artean zozkatzeko. Ibili bizkor, gazte!

1512ko Nafarroaren Konkista gogoan, dantza, poesia, antzerkia eta musika ikuskizuna prestatu dute Ortzadar Euskal Folklore elkarteko 50 bat gaztek. Memoria egin eta orduko gertakarietatik ikasteko asmoz, ikuskizun berezia prestatu dute Aitor Subizaren gidaritzapean.
Obra Donostiara helduko da asteburuan. Lagunen batekin joan nahi baduzu, badakizu: bete alboko koadroa zure datuekin, eta zure izena zozketa zakuan sartuko da zuzenean. Zorte pixka batekin, bertan izango zara.