Bukatuta
Lagundu GAZTEZULOren lelo berria aukeratzen! Aukeratutako lelo originalenak saria eskuratuko du! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/lagundu-gaztezuloren-lelo-berria-aukeratzen/@@download/image/BONBILA.jpg

Lagundu GAZTEZULOren lelo berria aukeratzen!

Aukeratutako lelo originalenak saria eskuratuko du!
Lagundu GAZTEZULOren lelo berria aukeratzen!

GAZTEZULOn lelo berri baten bila gabiltza! Eta zeinek ezagutzen gaitu zuek baino hobeto? Horregatik, proiektu hau definitzen duen esaldi egokiena aurkitzeko zure laguntza behar-beharrezkoa dugu.
Hitz gutxitan edo esaldi oso labur batean GAZTEZULOren esentzia guztia biltzeko gai bazara, bidali zure proposamena apirilaren 30a baino lehen. Eta gogoratu, ESALDI ONENAK saria eskuratuko du! 

  • Bizi guztirako GAZTEZULO harpidetza.
  • Akzio kamera.

Animatu, zuen proposamenak ezagutu nahi ditugu!

 

 

*OHARRA:

  1. Parte hartzeak esan nahi du egileak aitortzen duela bidalitako lanaren eta haren edukiaren arduraduna dela.
  2. Onartutako leloen egileek GAZTEZULOri uzten dizkiete leloaren erabilera eskubideak. Antolatzaileek beren gain hartzen dute lelo batzuk lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea; batetik, giza eskubideen urraketa, bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa edota errespetu faltak adierazten duten leloak eta bestetik, aurretik aipatutako baldintzak betetzen ez dutenak ere.
  3. Leloek ez badute gutxieneko originaltasuna eta kalitatea bermatzen, GAZTEZULOk saria hutsik uzteko eskubidea du.