Bukatuta
'La voz humana' obra ikustera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/la-voz-humana-obra-ikustera-joan-nahi-duzu/@@download/image/la_voz_humana_1380292161.jpg

'La voz humana' obra ikustera joan nahi duzu?

Bilboko BAD Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak XV. edizioa du aurtengoa, eta urriaren 23tik azaroaren 3ra bitarte bi diziplina artistiko horiek uztarzten dituzten obra bikainak ikusteko aukera izango da hiriko hainbat aretotan. Besteak beste, Moon Produkzioak-en 'La voz humana' euskarazko ikuskizuna. GAZTEZULOn bost sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Eman izena!

Bizkaiko Antzerki Ikastegiaren baitan sortutako Moon Produkzioak konpainiak Jean Cocteauren La voz humana testuan oinarritutako obra prestatu du. Dantza eta antzerkia bildu dituzte, azken honen eta performancearen arteko muga gaindituz. Meritxell Checa Esteban eta Adrian Garcia de los Ojos dira Fer Montoyak zuzendutako euskarazko obra honen protagonistak.

Urriaren 28an, astelehena, Bilboko La Merceden aurkeztuko dute iluntzeko 21:30etik aurrera, eta GAZTEZULOn bost sarrera bikoitz zozkatuko ditugu beheko koadroa betetzen duzuenon artean. Ez denbora galdu!