Bukatuta
Kutxa Kultur Festibalera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/kutxa-kultur-festibalera-joan-nahi-duzu-2/@@download/image/kutxa_kultur_20_1377776335.jpg

Kutxa Kultur Festibalera joan nahi duzu?

Irailaren 6an eta 7an Kutxa Kultur Festibalaren bigarren edizioa egingo dute Donostiako Igeldo mendiko jolas parkean, eta Kutxabanki esker, GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu ostiraleko emanaldietarako. Eman izena!


Crystal Fighters kartelburu dutela, Belako, Delorean, Damien Jurado eta Junip taldeak ere ariko dira irailaren 6an Kutxa Kultur Festibaleko eszenatoki nagusian, baita Allo Darlin eta William Tyler ere. Arratsaldeko 15:00etan zabalduko dituzte Igeldo mendiko jolas parkeko ateak, eta gaueko 00:30ak arte musikaz gozatzeko aukera izango da, etenik gabe.

Makala eta Budin DJak arduratuko dira musika elektronikoa pintxatzeaz, eta Grande Days, Buffalo, Codigo Bushido, Jus eta Roulot igoko dira Kutxa Kultur Musika eszenatokira.

Zuk ere lagun batekin bertara joan nahi baduzu, ez aukera galdu: bete berehala beheko koadroa eta zure izenak zozketa zakuan sartuko ditugu. Zorte on!