Bukatuta
"Kanpaiak jo bitartean" antzezlana ikustera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/kanpaiak-jo-bitartean-antzezlana-ikustera-joan-nahi-duzu/@@download/image/20126267976KANPANIAKJOBITARTEAN.jpg

"Kanpaiak jo bitartean" antzezlana ikustera joan nahi duzu?

"Kanpaiak jo bitartean" antzezlana ikustera joan nahi duzu?
Sendagilearen kontsultan topo egiten duten bi gazteren istorioa da; neskak intseminazio artifiziala praktikatzeko txanda du, eta mutila, aldiz, hileroko semen dosia entregatzera hurbiltzen da. Ostiral honetan Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztuko dute 'Kanpaiak jo bitartean', eta GAZTEZULOk bost sarrera bikoitz ditu izena ematen duzuenon artan zozkatzeko. Ibili bizkor!

Glu-Glu Produkzioak-en eskutik, egoera komiko eta barregarriz beteriko lana taularatuko dute. Galder Perez da idazle eta zuzendaria, eta Ugaitz Alegria eta Libe Aranburu, aldiz, aktoreak. Sendagilearen kontsultan topo egin ostean hasiko da bien arteko harreman zalapartatsua.

Emanaldia Donostiako Antzoki Zaharrean izango da ostiral honetan —ekainak 29—, iluntzeko 20:00etan. GAZTEZULOk bost sarrera bikoitz zozkatuko ditugu alboko koadroa betetzen duzuenon artean. Asteburua hasteko aukera paregabea da, beraz, zeren zain zaude? Zorte on!