Bukatuta
Kalera Rock jaialdira joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/kalera-rock-jaialdira-joan-nahi-duzu/@@download/image/kalera_rock_01__1390379617.jpg

Kalera Rock jaialdira joan nahi duzu?

Kalera Rock jaialdira joan nahi duzu?
Otsailaren 22an egingo dute aurten Kalera Rock jaialdiaren hirugarren edizioa Durangoko Landako Gunean. Sarrerak salgai daude abenduaren 28az geroztik, eta Bilbo Galdakao eta Donostian agortu dira dagoeneko. Hala ere, adi, GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz baititugu zuen artean zozkatzeko.


Beste urte batez, preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzen duen Kalera Rock jaialdia egingo dute otsailean Durangon eta aurten ere, kartel interesgarria prestatu dute. Esne Beltza, Itziaen semeak, Reincidntes, Kauta, Urtz, Boikot, Ze Esatek!, Arkada Sozial, Trikizio, Gose eta McOnak taldeak ariko dira zuzenean.

Sarrerak agortu dira Bilbon, Galdakon eta Donostian baina guk bi sarrera bikoitz ditugu irakurleen artean zozkatzeko. Hortaz, aukera hau galdu nahi ez baduzu ibili bizkor eta eman izena!