Bukatuta
'Kafe Txinatarra' antzezlana ikustera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/kafe-txinatarra-antzezlana-ikustera-joan-nahi-duzu/@@download/image/2012326905Kafe-Txinatarra.jpg

'Kafe Txinatarra' antzezlana ikustera joan nahi duzu?

'Kafe Txinatarra' antzezlana ikustera joan nahi duzu?
Asier Hormaza eta Kandido Uranga aurrera egiteko borrokan dabilen idazlea eta porrot egindako argazkilaria dira 'Kafe Txinatarra' antzezlanean, hurrenez hurren. Txalo Produkzioak taldearen eskutik, umorez bustitako lana aurkeztuko dute datorren apirilaren 13an Donostiako Antzoki Zaharrean. GAZTEZULOk jabe bila dabiltzan bi sarrera bikoitz ditu, izena ematen duzuenon artean zozkatzeko prest. Zeren zain zaude, gazte? 

Kafe Txinatarra akto bakarreko komedia dramatikoa da, eta bertan, porrot egindako bi artistek beren bizitzari eta adiskidetasunari buruzko hausnarketak egingo dituzte, trebetasuna eta sinesgarritasuna lagun.
Asteburua hasteko plan perfektua proposatzen dizu GAZTEZULOk: gonbidatu ezazu laguna, senideren bat, edo zuk nahi duzuna, eta zoazte elkarrekin Antzoki Zaharrera iluntzeko 20:00etan hasiko den antzezlana ikustera. Zer deritzozu? Ba, halaxe egin nahi baduzu, ez denbora galdu: eman izena, eta sartu gure zozketa zakuan. Zorte on, gazte!