Bukatuta
Irun Rock jaialdira joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/irun-rock-jaialdira-joan-nahi-duzu-3/@@download/image/irunrock_2015_l_1441020665.jpg

Irun Rock jaialdira joan nahi duzu?

Irailaren 26an egingo dute Irungo Ficoba erakustazokan Irun Rock jaialdiaren seigarren edizioa, eta Siniestro Total, Nacho Vegas eta Columpio Asesinoren mailako taldeak nagusituko dira. GAZTEZULOn sarrera bikoitza dugu irakurleen artean zozkatzeko.


Aurten, iaz bezala, antolatzaileek doako hiru kontzertu antolatu dituzte bezperan, irailaren 25ean, San Juan plazan, eta Havoc, Correos eta Rural Zombies taldeen kontzertuak ikusgai izango dira doan.

Larunbatean, Irun Rock jaialdiaren seigarren edizioan aldiz, Siniestro Total, Nacho Vegas, El Columpio Asesino, La M.O.D.A, Guadalupe Plata eta Bullet Prooff Lovers taldeek osatzen dute aurtengo kartela, eta GAZTEZULOn larunbateko kontzertuetarako sarrera bikoitza zozkatuko dugu, irakurleen artean.

Aukera hau galdu nahi ez baduzu ibili bizkor eta parte hartu. Zorte on!