Bukatuta
'Inungane, sustraiak airean' ikuskizunaz gozatu nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/inungane-sustraiak-airean-ikuskizunaz-gozatu-nahi-duzu/@@download/image/inungane_1399444987.jpg

'Inungane, sustraiak airean' ikuskizunaz gozatu nahi duzu?

'Inungane, sustraiak airean' ikuskizunaz gozatu nahi duzu?
Maiatzaren 17 eta 18an, larunbata eta igandea, 'Inungane, sustraiak airean' dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna aurkeztuko du Karrika Antzerki Taldeak Donostiako Antzoki Zaharrean. Donostia Kulturaren eskutik, hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu lehen emanaldirako. Animatu!


Hesteetatik, erraietatik sortutako hitzekin kabi bat osatu dute Karrika Antzerki Taldeko lagunek. Bertatik irten eta sartuko dira, mugimenduen bidez gure izanaren bidean murgildu eta barne bidaia egiteko askatasuna aldarrikatuz.

Maiatzaren 17an, larunbata, iluntzeko 20:00etan egingo dute lehen emanaldia. Lagun bat gonbidatu eta ikuskizunaz gozatu nahi baduzu, bete beheko koadroa zure datuekin. Zorte on!