Bukatuta
'Igel euria' antzezlanerako sarrerak nahi? Azkar ibili eta parte hartu! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/igel-euria-antzezlanerako-sarrerak-nahi/@@download/image/teatro_igel_euria_ados_teatro_auditorium_itsas_etxea_hondarribia.jpg

'Igel euria' antzezlanerako sarrerak nahi?

Azkar ibili eta parte hartu!
'Igel euria' antzezlanerako sarrerak nahi?

Buruko gaitza diagnostikatu dioten pertsonaia bere buruaz beste egiteko zorian da. Antzezlan honek bidaia bat egingo du bere bizitzan barna, flashback moduan eta protagonistaren eskutik. Gaixotasunaren prozesua ezagutuko da, hasierako ukazioa, onarpena, beldurra, buru-argitasuna, umorea... Benetako lekukotasunak fikzioarekin nahastuko dira, batzuk zuzenean eta aurrez grabatutakoak besteak, trama nagusian uztartuz. Aniztasun mentala duten pertsona horientzat aldarrikapena egingo dute guztiek: gaixo izatearen gainetik, pertsonak dira.

Ados Teatroaren antzezlanaz gozatzera gonbidatzen zaitu GAZTEZULOk, eta horretarako, 3 SARRERA BIKOITZ zozkatuko ditugu! Zeren zain zaude parte hartzeko?

EGUNA: Otsailak 15, larunbata

ORDUA: 20:00

LEKUA: IMANOL LARZABAL ARETOA (LUGARITZ K.E.) DONOSTIA