Bukatuta
'Hil arte bizi' antzezlana ikusi nahi?

Txalo Produkzioak lagunduta, 'Hil arte bizi' antzezlana aurkeztuko dute ostiralean Donostiako Antzoki Zaharrean, iluntzeko 20:00etan. Hiru lagun, pare bat maitasun istorio, adiskidetasuna, eta umorea. Konbinaketa paregabea. GAZTEZULOk antzezlana ikustera joateko lau sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Ikusi gabe geratu behar al duzu?
Iker Galarza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga aktoreek aurkeztutako lanak lagunen arteko harremanak islatzen ditu, maitasun istorioak tarteko. Izan ere, zer egingo zenuke zure bikoteak lagun onenarekin alde egingo balu? Gazteen arteko trama entretenigarria aurkeztuko dute asteburuan Donostian. Lagunen bat gonbidatu nahi baduzu, ez aukera galdu, eta hartu parte gure zozketan. Zorte on!